17 de octubre. día internacional contra la pobreza

el

POBREZIA ZERO, ADIERAZPENA 2017

Pobreziaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, gizarte-erakundeetan dihardugunok mobilizaziorako deia egiten diogu gizarte osoari, pobrezia eta desberdintasuna desagerrarazteko neurri zehatzak eta eraginkorrak lortzeko.

Pobrezia eta desberdintasuna gero eta larriagoak, gordinagoak eta kronikoagoak dira. Sistema kapitalista eta heteropatriarkalak eta finantza-trukeenak eragin du giza eskubideak eta munduko eskualde guztietan bizi-baldintza duinak alboratzen dituen hazkunde ekonomikoa. Hobeto esanda, alderantziz; izan ere, azken urteotako krisi ekonomikoak areagotu baino ez ditu egin pertsona aberatsen eta pobretuen arteko desberdintasuna, bai eta injustizia ere, neurriz gaineko mailara arte areagotu ere, eta, horrezaz gain, planetaren garapen iraunkorra arriskuan jartzen duen ekoizpen- eta kontsumo-eredua garatu du.

Euskal Autonomia Erkidegoan pobrezia-tasa eta desberdintasun-tasa txikiagoak dira Espainiako eta Europako batez besteko tasena baino. Hala eta guztiz ere, 440.823 lagun daude (5etik 1) pobreziako eta gizarte-bazterketako egoeran, eta horrek esan nahi du gaur egun egoera horretan jende gehiago dagoela

2000. urtean baino.

Sistema kapitalista heteropatriarkal hori bera da nahitaezko migrazioen erantzulea. Pertsona horiek beren herrialdeetatik alde egin behar izan duten pertsonak dira, bereziki arraza, erlijioa, nazionalitatea, generozein sexu-orientazioa eta iritzi politikoak tarteko jazarpenaren biktima izateagatik, edo gizarte-talde jakin batekoa izateagatik edo beren herrialdean hondamendi ekologikoak gertatu direlako edo gerran daudelako.

Sistema hori aldatzea premiazkoa da, biztanleen %1 aberastea eta munduko gainerako biztanleen pobretzea eragiten baitu. Sistema horrek gerra sustatzen du baliabideen kontrol geoestrategikoa lortzeko, natura suntsitzen du eta desberdintasun sozialak are handiago egiten ditu.

Horregatik guztiagatik, urriaren 17an, Pobreziaren Kontrako Nazioarteko Egunean, honako hau eskatzen dugu:

Beste eredu sozioekonomiko bat, giza eskubideak errespetatzeari eta pobrezia zein desberdintasuna desagerrarazteari lehentasuna emango diona, eta jokoaren arauak goitik behera eraldatuko dituena.

Beste politika batzuk ezartzea, hain zuzen ere, desberdintasunak desegitea eta pobreziaren gorakada eragoztea sustatuko dutenak, eskuragarri dauden baliabideetatik ahalik eta gehien baliatuko dituenak eskubide ekonomiko, sanitario, sozial eta kulturalak ziurtatzera, eta koherentea izango dena giza eskubideen defentsarekiko eta mundu osoko ingurumen-babesarekiko.

Migrazioari, asiloari eta Europako muga-kontrolari buruzko polita bidezkoagoak, bertan behera utziko dituztenak Turkiako, Libiako eta Marokoko gobernuekin dituen akordioak, mugetan eta batez ere Hegoaldeko mugan giza eskubideak urratzea baitakarte. Iristeko, harreran hartzeko eta asiloan hartzeko legezko bide seguruak ziurtatuko dituzten politikak.

Sektore pribatua pertsona guztien giza eskubideekiko errespetua oinarri hartuta jardutea merkataritza-eragiketak egiten dituen herrialdeetan, eta ekonomia pertsonen zerbitzurako, guztion ongirako eta ingurumenaren iraunkortasunerako bitartekotzat hartzea.

Merkatu-desarauketaren garapen neurrigabea etetea, desberdintasunak eta pobrezia areagotzea eragiten baitu; eta merkataritza askerako itunak eta haien antzekoak eragoztea.

Errenta banatzeko bidezko eredu bat sustatzea, eta, horretarako, aberastasuna banatzeko aukera eta politika sozialak eta ingurumenaren alorrekoak abian jartzeko aukera emango duen zergasistema bat ezartzea.

Sustatzea ekonomia soziala eta solidarioa, finantza etikoak eta solidarioak eta kontsumokooperatibak zenbait alorretan, hala nola zaintzaren, energiaren, elikadura eta osasunaren alorretan, horrekin guztiarekin balioak oinarri izango dituzten esperientziak abian jartzeko.

MANIFIESTO POBREZA 0 2017

En el Día Internacional para la Erradicación de la Pobreza organizaciones sociales lanzamos un llamamiento a la sociedad para que se movilice hasta lograr medidas concretas y efectivas para acabar con la pobreza y la desigualdad.

La pobreza y la desigualdad son cada vez más extremas, intensas y crónicas. El sistema capitalista y heteropatriarcal, y de los intercambios financieros ha generado un crecimiento económico que obvia los derechos humanos y las condiciones de vida digna en todas las regiones del mundo. Más bien al contrario, la crisis económica de los últimos años no ha hecho sino aumentar la desigualdad entre personas ricas y empobrecidas y la injusticia hasta cotas escandalosas, desarrollando un modelo de producción y consumo que amenza el desarrollo sostenible del planeta.

En Euskadi se mantienen las tasas de pobreza y desigualdad por debajo de la media estatal y europea. A pesar de ello, 440.823 personas (1 de cada 5) están en riesgo de pobreza y exclusión social, cifra que está por encima de los datos del año 2.000.

Este mismo sistema capitalista heteropatriarcal es responsable de las migraciones forzosas. Personas que se han visto obligadas a huir de sus países por sufrir persecución por motivos de raza, religión, nacionalidad, opiniones políticas, desastres ecológicos, guerras, pertenencia a determinado grupo social,

género u orientación sexual.

Es urgente cambiar este sistema que genera riqueza para el 1% y un empobrecimiento generalizado para el resto de la población. Un sistema que fomenta la guerra para el control geoestratégico de los recursos, destruye la naturaleza e incrementa las desigualdades sociales.

Es por ello que el día 17 de octubre, Día Internacional para la Erradicación de la Pobreza, pedimos:

Un nuevo modelo socioeconómico que tenga como prioridad el respeto por los derechos humanos,

y la erradicación de la pobreza y desigualdad, que transforme radicalmente las reglas del juego.

La implementación de políticas que permitan romper las desigualdades y frenar el incremento de la pobreza, que destine el máximo de recursos disponibles para asegurar la realización de los derechos económicos, sanitarios, sociales y culturales y que sean coherentes con la defensa de los derechos humanos y la protección medioambiental en todo el planeta.

Unas políticas migratorias, de asilo y de control fronterizo de Europa más justas que terminen con los acuerdos con los gobiernos de Turquía, Libia y Marruecos que suponen la violación de los Derechos Humanos en la Fronteras y en concreto en la frontera Sur. Políticas que garanticen vías seguras y legales de llegada, acogida y asilo.

Que el sector privado opere sobre la base del respeto a los Derechos Humanos de todas las personas en los países en los que actúa, considerando la economía como medio al servicio de las personas, el bien común y la sostenibilidad ambiental.

Detener el avance desmedido de la desregulación de los mercados que aumenta las desigualdades y la pobreza, evitando instrumentos como los tratados de libre comercio.

Impulsar un modelo justo de distribución de la renta a través de un sistema fiscal que permita el reparto de la riqueza y al sostenimiento de las políticas sociales y medioambientales.

Promover la economía social y solidaria, las finanzas éticas y solidarias, las cooperativas de consumo en diferentes ámbitos como por ejemplo, los cuidados, la energía, la alimentación y la salud, para poner en marcha experiencias basadas en valores.

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s